Erronka honetan, sukaldaritzan dituzun trebetasunak erakutsiko dituzu piri-saltsa eta lupia duen aguachile bat eginez. Horretarako, Mariana de La Garza sukaldariaren bideoa duzu, beherago zehazten diren jarraibideekin batera.
Animo eta kontuz pikantearekin pasa gabe!
Play Video
PLATERAREN KONPOSIZIOA
“Piripiri” saltsa
Lupia
Tipula morea
Pepinoa
Anana
"PIRIPIRI" SALTSARAKO OSAGAIAK:
80 gr Oliba-olio leun
20 gr Oliba-olio birjina estra
4 Piri-piri pipermin lehor unitate
60 gr lima zuku.
3 Erramu orri
1 cd Oregano lehor
10 gr Piperrauts gozo
20 gr Baratxuri olio
1 cdta Azukre beltzaran
7 gr Gatz fin
10 ml Txakolin
JARRAIBIDEAK
Osagaien elaborazioa:
Burruntzali txiki batean olio leuna eta birjin estra leundu piri-piri piperminekin batera, irakin gabe. .
Kendu sutegitik eta irauli edalontzi altu batean gainerako osagaiekin: Baratxuri olioa, azukre beltza, gatza, oreganoa, erramua, piperrautsa lima zukua eta txakolinarekin.
Dena turmisaren laguntzarekin emulsionatu.
Saltsa amaitzean, beste osagaiak prestatu.
Pepinoa Juliana erara fin fina moztu eta olio birjin estra eta gatza gehitu. Aparte jarri katilu edo plater batean.
Anana brunoise erara fin moztu eta aparte jaso katilu edo plater batean.
Lupia, sashimi erara moztu eta plater edo metalezko erretilu batean.
Plateratzea:
Erre emeki-emeki soplete batekin lupiazko sashimia eta jarri aurkezpen platerean.
Gehitu piripiri saltsa, ukitu txikiekin produktua (lupia) bere osotasunean ez estaltzeko.
Gainetik pepinozko flekoak eta ananazko brunoisea gehitu.
Bukaeran tipula more ukitu bat eman.
Amaizteko, olio birjin esta tanta batzuk bota gainetik..