Kooperazioa proiektuaren bitartez, Gipuzkoako gizartea sentsibilizatzea lortu nahi da Afrikako tokiko biodibertsitatea zaintzeko beharraz, pertsonei eta komunitateei ingurumen eta gizarte garapen duinerako eta iraunkorrerako aukerak eskainita. Horrela, herritarrak kontzientziatu nahi dira esperientzia horrek jatorrizko herrialdearentzat, kasu honetan Boli Kostarentzat, eta gure lurraldearentzat, Gipuzkoarentzat, ekar ditzakeen onurez.
Horretarako, Gipuzkoako sukaldaritza eskolekin lan egingo dugu elikagai mota askorekin esperimentatzeko aukera izan dezaten, hala nola, Bamá Arrozarekin, unitate didaktikoen bitartez. Kasurako, desagertzeko arriskuan dagoen barietate bat berreskuratzeko esperientzia zabalduko da, euskal sukaldaritzan sartuz.